Nor gara

Bizkaianaturalarekin, “klik” baten bitartez natura zure eskuan jarri nahi dugu. Zuk ingurugiroaz gozatzeko gogoa jarri eta guk beste guztia egingo dugu.

Gizakiek ezagun dutena zaintzen dute, eta hori izan da ezagutzen duguna partekatzen bultzatu gaituena. Sekretu eta misterioz jositako toki eder hauek zure kabuz gozatu ditzazula nahi dugu. Loturik duten istorio zein zaporeen bitartez, era osasuntsuenean sentitu zaitezen. Era berean, naturarekiko dugu amodioa kutsatu nahi dugu eta horrela indiar esaera batek dioen pentsamendua jakinarazi:

“Lurra ez da gure arbasoen herentzia, gure seme alaben mailegua baizik”

Gauzak horrela, martxan jarri eta agindutakoa lortzen erraztuko dizun ataria eskuragarri jartzen dizugu.

Zer aurkitu dezakezu Bizkaianaturala atarian

Sentitzen duguna adierazteko tresna IRUDIA da.

Eskuragarri duzun PLAN bakoitza, eskualde eta urteko aro bati loturik doa. Gainera 25 – 30 argazkiz, informazio fitxa batez eta toki, ibilbide, espezie edo paraje ezberdinen ezagutza hobetzeko loturak atxikitzen dira.

GALERIAn, gustoko dituzun planak aukeratu zein baloratzeko aukera izango duzu.

LIBURUTEGIAn, ingurugiroaz sakontzeko irakurgaiak, blogak, web guneak, dokumentalak zein loturak jarriko ditugu.

KONTAKTU atalaren bitartez zuk pentsatzen duzuna jakin nahi dugu. Parte aktiboa izatera gonbidatzen zaitugu. Esaten diguzun guztia, ongi etorria izango delako.

Nola lagundu dezakezu

Azaldutako planak EGINEZ.
Aukeran emandako loturak PARTEKATUZ.
Plan, ibilbide zein toki berriak PLAZARATUZ edota,
Zure markarekin, publikatutako planak BABESTUZ.

Non gaude

Web honetan izango gara, Facebooken bitartez promozionatuko gara eta egiten dugun lanean sakondu nahi ezkero Vimeo eta Flickrren ditugun orrialdeetan arakatu ahal izango duzu.

“Besteek ilargia promes egin bitartean, guk LURRA bermatzen dizugu. Natura zure eskura jartzeko ilusioz jaio gara.”

Mitxel & Gorka